XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina, hori dela-ta, guri zer? - Ez al diok igarri, gizona? Egunkari hau igazkoa duk eta gaur Uztailak hogeitalau dizkik.

- Areago: Betunlandia Tanganikan zegok. Oraindik ez?.

- Ez zekiat zer demontre esaten ari haizen.

- Horra garbi esan. Gliko-kola eta bere azti guztiak deitaraziko dizkiagu eta ortze (7) Firmamento guztiaren jaun eta jabe garela esan.

- Izarrak gure esanetara ditugula eta hiltzen bagaituzte, eguzkia Betunlandian erortzeko agindua emanen dugula, bertako jende eta bazter guztiak kiskalduak geldi daitezen.

- Gure mehatxuaren (8) Zemai amenaza agiritzat, bihar eguerdiko hamabietarako egunaren iluntzea iragarriko diagu.

- Nagusi gaituk! ekin zion bat-batean Mister Kingek.

- Jo ezak bosteko hori, merezi duk-eta.

Berehalaxe deitu zituzten errege ta aztiak, eta ahots lodi ta aginkorraz honelaxe mintzatu zitzaien: - Zuek, kaikutzat jo gaituzue, baina jakin ezazue zeru-lurren jaungoiko garela eta gutako bati zedozer eginez gero, ortzean ikusten duzuen eguzki hori Betunlandia gainera eroriko da gure aginduz eta zuetakorik inor ez da geldituko haren garrak kiskaldu gabe.

- Gure ahalmenaren agiria hauxe izanen da: bihar, gure aginduz, eguna gau bihurtuko da eguerdiko hamabitan eta berhalaxe libro uzten ez bagaituzue, badakizue zuen etorkizuna.